Errimak bilatzen
HELBURU OROKORRA: Hitzen arteko hoskidetasuna edo errima identifikatzeko gaitasuna garatzea edo hobetzea. HELBURU ZEHATZAK: Hitzen arteko hoskidetasuna edo errima identifikatzea. JARDUERAREN GARAPENA: Orrialde hasieran ikasleari hitz bat ematen zaio, eta azpian 4 hitz. Horietatik bakarra da goikoaren hoskidea. Ikasleak goiko hitza eta azpiko lauak izendatu beharko ditu errimaduna identifikatzeko. Gomendagarria da, hasierako etapetan, irakasleak, eredu giza, hitzen amaieran enfasia jartzea, horrela ikasleari lagunduko dio errima igartzen, bi hitzetan dauden soinu berak aditzen. Ikasleak hitz-hoskidea aurkitzean klik egin beharko du hitz egokian. Ariketa hasi baino lehen komeni da irakasleak ozenki esatea hitz guztiak batzuetan piktogramak ezagutzea zaila izaten baita. ALDAERAK: Hitz bakoitzeko esaldi bana asmatzea. Emandako hitzekin errima dezaketen beste hitzak pentsatzea. Errimatu dezaketen beste zenbait esaldi pentsatzea. Pragmatika: Zer da? Zertarako balio du?...
Deskargatu baliabidea