Errimaik bilatzen

Errimaik bilatzen

HELBURU OROKORRA Hitzen arteko hoskidetasuna edo errima identifikatzeko gaitasuna garatzea edo hobetzea HELBURU ZEHATZAK Hitzen arteko hoskidetasuna edo errima identifikatzea JARDUERAREN GARAPENA Orrialde hasieran ikasleari hitz bat ematen zaio, eta azpian 3 hitz. Horietatik bakarra da goikoaren hoskidea Ikasleak goiko hitza eta azpiko hiruak izendatu beharko ditu errimaduna identifikatzeko. Gomendagarria da, hasierako etapetan, irakasleak, eredu giza, hitzaren amaieran enfasia jartzea, horrela ikasleari lagunduko dio errima igartzen, bi hitzetan dauden soinu berak aditzen Ikasleak beheko hitzetatik hitz hoskidea aurkitzean inguratu egin beharko du Ariketa hasi baino lehen komeni da irakasleak hitz guztiak ozenki esatea, batzuetan piktogramak ezagutzea zaila izaten baita. ALDAERAK 1. Hitz bakoitzeko esaldi bana asmatzea 2. Emandako hitzekin errima dezaketen beste hitzak pentsatzea 3. Errimatu dezaketen beste zenbait esaldi pentsatzea 4. Pragmatika Zer da? Zertarako balio du?

Deskargatu baliabidea