Silabak Bereizi / Discrimina sílabas

Silabak Bereizi / Discrimina sílabas

HELBURU OROKORRA: Kontzientzia-silabikoa hobetu edo garatzea. Kontzientzia-silabikoa lantzearen xedea izango da, umea hitzak silabez eratzen direla barneratzea, eta gainera, gai izatea silaba beraz hasten diren hitzak aurkitzeko . HELBURU ESPEZIFIKOA: Hasierako silaba bereiztea: /k/ eta /t/ fonemak. JARDUERAREN GARAPENA: Ariketaren helburua izango da, goian ezkerraldean agertuko diren irudiak sailkatzea. Beti aurkeztuko zaizkie bi silaba, eta sailkapena landu beharreko silaben araberakoa izango da; adibidez, “TUKAN” hitza agertzean /TU/ silabaren artikulema aukeratu beharko du. Gero, irudi hori dagokion errektangulura joango da., eta hurrengoa agertuko da. Bestalde, emandako silabak ez dituzten hitzak zaborrontzian jarri beharko ditu. ALDAERAK: Silaba horiek, hasieran, hitz barruan edo amaieran dituzten beste hainbat hitz esatea. Irudiekin esaldiak eraikitzea. Pragmatika: zer da?, Zertarako balio du?....

Deskargatu baliabidea